Zarautzen izango da aurten ere Bankoa-El Diario Vasco Pilota Txapelketako finala

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 11a, 18:49

28. aldiz antolatuko dute txapelketa eta, aurten, bigarren aldiz hartuko dute parte emakumezko pilotariek ere.

Atzo aurkeztu zuten udaletxeko udalbatzar aretoan aurtengo Bankoa-Diario Vasco eskupilota txapelketa. Bi maila izango dira aurtengoan ere: promesak eta nagusiak. Promesetan gizonezkoen partidak soilik izango dira, eta nagusietan, emakumezkoenak eta gizonezkoenak. 28. aldiz antolatu dute txapelketa eta, aurten bigarren aldiz egingo da emakumezkoen txapelketa. Gipuzkoa osoan zehar jokatuko dituzte partidak asteburu honetan hasita, eta abenduaren 22an, hiru finalak jokatuko dituzte Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

Asteburu honetan hasiko dira partidak, Idiazabalen. Hemen dago egutegia ikusgai, osorik:

Idiazabal, 09/15, 11:30

Promesak: Oskoz-J. Etxeberria / Etxaniz-Ballarena
Gizonezko nagusiak: Murua-Aldave / Uribe-A. Elizegi

Getaria, 09/21, 17:30

Promesak: Urigoitia-Garmendia / Amiano-Elola
Gizonezko nagusiak: Espinal-Artola / A. Etxebarria-Irurita

Lemoa, 09/27, 20:00

Promesak: Altuna-Gartzia / Etxeita-Olano
Gizonezko nagusiak: Karregal-Gaskue / Iribarren-Aizpuru

Urretxu, 10/05, 17:00

Promesak: Goikoetxea-Ibañez / Hormaetxe-Lizeaga
Gizonezko nagusiak: Garcia-Alduntzin / J. Alberdi-Balerdi

Zumaia, 10/12, 17:00

Promesak: Ariztegi-M. Etxeberria / Getariako irabazleak
Gizonezko nagusiak: Canaval-Arbizu / Idiazabalgo irabazleak

Galdakao 10/18, 19:30

Promesak: Senar-Morgaetxebarria / Idiazabalgo irabazleak
Gizonezko nagusiak: Zubiria-Zezeaga / Getariako irabazleak

Najera, 10/26, 17:00

Promesak: Gutierrez-Agirre / Lemoako irabazleak
Gizonezko nagusiak: Lerena-I. Elizegi / Lemoako irabazleak

Leitza, 10/31, 19:30

Promesak: Igoa-Ganboa / Urretxuko irabazleak
Gizonezko nagusiak: Mata-Sarasa / Urretxuko irabazleak

Bergara, 11/03, 11:00

Promesak: De la Fuente-Erkiaga / Galdakaoko irabazleak
Gizonezko nagusiak: Zubizarreta-Mariaezkurrena I / Zumaiako irabazleak
Emakumezko nagusiak: Arrizabalaga / Bergara

Legazpi, 11/08, 21:30

Promesak: Fernandez-Apezetxea / Najerako irabazleak
Gizonezko nagusiak: I. Egiguren - Otaduy / Galdakaoko irabazleak
Emakumezko nagusiak: Garai / Arrillaga

Soraluze, 11/15, 21:30

Promesak: Larrazabal-Uranga / Zumaiako irabazleak
Gizonezko nagusiak: Elola-Uriondo / Najerako irabazleak
Emakumezko nagusiak: Larrarte / Araiztegi

Azpeitia, 11/23, 16:30

Promesak: Alberdi II-Cuairan / Leitzako irabazleak
Gizonezko nagusiak: Elola-Uriondo / Leitzako irabazleak
Emakumezko nagusiak: Ruiz de Larramendi / Aldai

Tolosa, 12/01, 16:30

Promesen eta gizonezko eta emakumezko nagusien finalerdia

Eibar, 12/07, 16:30

Promesen eta gizonezko eta emakumezko nagusien finalerdia

Zarautz, 12/22, 11:00

Promesen eta gizonezko eta emakumezko nagusien finala