Francisco Escudero Konposizio Sariketako ekitaldia egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 13a, 11:14
Iazko Francisco Escudero Konposizio Sariketaren ekitaldia (Dorleta Agiriano Lai).

Iazko obra irabazleen zuzeneko estreinaldia egin ondoren emango dute jakitera aurtengo konposizio sarituak. Ekitaldia Modelo aretoan izango da.

Hauspoz elkarteak aurten ez du Akordeoi Asterik egin herrian, baina aurrera jarraitu duFrancisco Escudero Nazioarteko Konposizio Sariketarekin. Hamabigarrenez antolatu du, eta sari banaketa ekitaldia bihar izango da, 20:00etan, Modelo aretoan.

Bertan, iazko lehiaketako obra irabazleak estreinako joko dituzte: batetik, Francisco Domínguez Roblesen Hacia el vacío akordeoi eta elektronikarako obra, eta, besteik, Manuel Hidalgo Navasen Naufragio imaginario akordeoi bikorako lana. Maria Zubimendia eta Garazi Navas akordeoiarekin eta Jon Ansorena elektronikarekin ariko dira aipatu piezak interpretatzen

Emanaldien ondoren, Escudero Maisuaren seme Francisco Mari Escuderok eta Kultura zinegotzi Irune Urbietak epaimahaiaren akta irakurriko dute, aurtengo saridunen berri emanez. Mayi Tolosa ariko da aurkezte lanetan