Plaza libreak daude oraindik kiroldegiko hainbat ikastarotan

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 14a, 09:30
Fitness saioa.

Doako abdominal express tailerrak eskainiko dituzte urte osoan fitness aretoan, astearte eta ostegunetan.

Datorren astelehenean hasiko dira 2019-2020 denboraldiko helduen ikastaroak Aritzbatalde kiroldegian, eta iragarri dutenez, oraindik plaza libreak daude hainbat saioetan.

Goizeko 08:00etakoetan Soinpilatesen badago tokia astelehen, asteazken eta ostiraletan. Astean egun bakar bateko ikastaroei dagokienez, 15:00etan direnak:  GAP, asteazkenetan; Zunba, ostegunetan (15:15); Balance Posturala, ostegunetan; eta Stretching, ostiraletan. Arratsaldeko 20:00etako jardueretan, berriz, honako aukera dago: Spinning, astelehen, asteazken eta ostegunetan; eta Akuafitness, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etan, eta astearte eta ostegunetan, 20:15ean.

Aurten, ohiko adinekoen soinketa (astelehenetik ostiralera, 11:15ean edo 11:45ean) eta Tipi-Tapa (astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era) taldeez gain, OKI Oreka, Koordinazioa eta Indarra talde berria proposatu da kiroldegian.Taldea sortu da eta astelehenean hasiko dira lanean, 10:15etik aurrera.

Bestalde, fitness aretoan, abdominal express tailerrak eskainiko dituzte urte osoan, udan izan duten arrakastari jarraitzeko. Astearte eta ostegunetan izango dira, 09:45ean eta 19:00etan. 25 minutuko iraupena izango dute, eta bazkideentzat edota eguneko sarrera ordaindu dutenentzat doakoa izango da. Izena ematea ez da beharrezkoa izango, ordurako aretora gerturatzearekin nahikoa da.

Izen emateak kiroldegiko harreran egin behar dira. Informazio gehiagorako 943 00 51 23 telefonora dei daiteke edo kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi.