Erantzi dizkiote jantziak hondartzari

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 16a, 18:14

Ekainaren 1ean jarri zituzten toldoak, bankuak eta aulkiak hondartzan, eta irailaren ekuatorera iristearekin batera kendu dituzte.

Atzotik ez da izango toldorik, ezta hondartzaren zaintza zerbitzurik ere, datorren urtera arte. TAO sistemari dagokionez, irailaren 30era arte indarrean egongo da udako denboraldiko guneetan. Urritik aurrera, berriz, neguan indarrean dauden guneetan soilik egongo da TAO sistema.