Occhi di farfalla eta Moebius taldeek kontzertuak emango dituzte asteburuan Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 18a, 18:19

Udan Frantzia, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan kontzertuak eskaini ondoren, etxetik gertuago emango ditu hurrengo kontzertuak Occhi di farfalla taldeak.

Larunbat honetan, Occhi di farfalla eta Moebius taldeen kontzertuak izango dira Putzuzulon, 22:30etik aurrera. Bi kontzertuen ostean, DJak ariko dira gaua girotzen: Kanadatik etorritako DJ El Tamborino lehenengo, eta DJ Okerreko haren atzetik.

Occhi di farfalla taldea Europako hainbat lurralde bisitatu ditu udan, taldearen disko berriarekin eskainitako biran: Destino epikoak. Diskoaren aurkezpenarekin jarraitzeko, datozen kontzertuak iragarri dituzte.

  • Irailaren 19an Bilbon, Kafe Antzokian.
  • Irailaren 21ean Zarautzen, Putzuzulo Amets Fabrikan.
  • Irailaren 27an Palman, Casaplanas Espai Focalen.
  • Urriaren 4an Oreretan, Niessen Aretoan.
  • Urriaren 11n Zaragozan, AVV Arrebaton.
  • Urriaren 12an La Roca del Vallesen, Can Marigon.
  • Azaroaren 23an Madrilen, Traschan Music Club-en.