Ion Erramun Etxeberriaren margolanak izango dira ikusgai Sanz Enean

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 25a, 12:00
'Yodaren zaplaztekoa', Ion Erramun Etxeberriaren margolana.

Bihar arratsaldean irekiko dute erakusketa eta azaroaren 3a bitartean egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Ion Erramun Etxeberria margolari bergararraren lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute bihar Sanz Enea Kultur Etxean. Sortzaileak erakusketaren katalogoan adierazitakoaren arabera, bertan ikusiko diren margolanak "egiteko modu baten emaitza" dira: "Nire barne-erritmoarekin sintonizatzen duten prozesu piktorikoen batuketaren emaitza".

Margolan irekiak proposatzen ditu, eta "ikuslea da esperientzia amaitzen duena". Berak % 50a jartzen duela dio, eta ikusleak beste %50a. "Espero dut pinturek transmitzen dituzten bibrazioek bat egitea ikuslearen barne-bibrazioekin", nabarmendu du. Horrekin batera, "onena izango litzateke bibrazioak, amaren heriotza dela-eta anai-arreba besarkatzen duzunean bularrean joan-etorrian sen tzen dituzun dardaren antzekoak izatea, baina ez hain dramakoak". Horri lotuta, bere amaren oroimenez ondutako erakusketa dela azpimarratzen du azken lerroan.

Bihar arratsaldean inauguratuko dute, eta, ondoren, azaroaren 3ra arte egongo dira ikusgai Etxeberriaren margolanak, egunero-egunero, 18:00etatik 20:00etara.