Giro ezin hobean agurtu dituzte Zelatungo erromeriak

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 30a, 12:21

Bost igande jai giroan eman ostean, atzo amaitu zituzten Herniopeko erromeriak. Jendetza elkartu zen. 

Bost asteburu jai giroan igaro ostean, atzo, igandea, amaitu zituzten Zelatungo erromeriak. Eguraldi paregabea egin zuen atzokoan, eta jendetza bertaratu zen Hernioren magalera. Zabale eta Larrañaga trikitilariek girotu zuten egun guztia, eta 19:30 arte gelditu gabe aritu ziren dantzan hainbat lagun. Horrenbestez, datorren urtera arte agurtu zituzten erromeriak.

(Argazkiak: Ibon Errazu eta Amaia Urbieta Arruti)