Etxeko eta zaintza lanei buruzko lan arautegiaren inguruko hitzaldia, ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 1a, 15:25

Ana Isabel Lopez Casarrubios izango da hizlaria, eta Etxezabala aretoan eskainiko du saioa.

Udalak hitzaldi bat antolatu du ostegun honetarako, etxeko eta zaintza lanei buruzko lan arautegiaren inguruan informazioa eskaintzeko langileei zein familia-kontratatzaileei. Saioarekin azaltzen saiatuko dira lan arlo horretako eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren.

Ana Isabel Lopez Casarrubiosek eskainiko du hitzaldia, eta bertaratzen diren guztien zalantzak argituko ditu zuzenean. Halaber, udalak eguneratu berri duen Familia Etxeko Zerbitzuaren Lan Harremanari buruzko informazio liburuxka aurkeztu eta banatuko du.

Ekitaldia Etxezabala aretoan (Kale Nagusia 29) egingo dute, 18:00etan hasita, eta irekia izango da, doako sarrerarekin.