Nesken trainerua osatzeko bilera egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 1a, 16:28
Zarauzko nesken trainerua, duela urte batzuk. (ZAE)

Zarautz Arraun Elkarteak proiektuan parte hartu nahi duten neska guztiak animatu nahi ditu bertaratzera.

Emakumezkoen trainerua osatzeko lanean jarraitzen du Zarautz Arraun Elkarteak. Hori dela eta, datorren ostiralerako bilera orokorra deitu du: Aritzbatalde kiroldegiko atzealdean dagoen arraunketa putzuan izango da, 19:30ean.

Bertan izango da Klaudio Etxeberria entrenatzailea, eta aurretik ari diren neskez gain, atsegin handiz animatu nahi dituzte bilerara proiektu honetan parte hartu nahi duten neska guztiak.