Zainketa aringarrien inguruko hitzaldia izango da hilaren 8an

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 2a, 11:50

Urriaren 8an, datorren asteartean, musika terapiak bizitzaren amaieran izan dezakeen eragina eta beste hainbat kontu izango dituzte hizpide.

Zarautz Herri Zaintzailea plataformak eta ZarautzOn elkarteak elkarlanean antolatu dute zaintza aringarrien inguruko hitzaldia, datorren astearterako. Urriaren 8an, Patxi Del Campo San Vicente musika terapian aditua ariko da hizlari lanetan, musika terapiak bizitzaren amaieran izan ditzakeen eraginen inguruan.

Hitzaldia gazteleraz izango da, 19:30etik aurrera, Modelo aretoan. Ohi bezala, sarrera librea eta doakoa izango da.