'Death Cafe' saioa egingo dute datorren astelehenean

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 9a, 17:31

Zarautz Herri Zaintzailea plataformak antolatuta, 'Death Cafe' saioa egingo dute datorren astelehenean, hilaren 14an, Alameda hotelean.

Ospatu berri den Kilometroak festa ardatz hartuta, 2004ko festatik hona jendeak somatzen duen inguruko pertsonen falta eta ordutik izandako jaiotzak izango dituzte hizpide. 18:00etan hasiko dute saioa.