Bigarren eskuko liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 11a, 16:37

Liburuzaleek eta musikazaleek beren gustuko produktuak merkeago erosi ahalko dituzte larunbat eta igande honetan, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatutako azokari esker.

Urtean zehar hainbat aldiz egiten da Zarautzen bigarren eskuko liburuen eta diskoen azoka. Esaterako, asteburu honetan bertan kalera aterako dituzte erabilitako produktuak, jendeak modu onean eros ditzan.

Zigordia kalean jarriko dituzte postuak (euria egingo balu, Merkatu Plazara lekualdatuko lukete azoka), goizez nahiz arratsaldez. Ordutegia zehaztuta dute, eta zabala izango da, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik  20:00etara izango baita azoka.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea da antolatzailea.