Irudietan: Pello Segurolaren 'Argi' txakurrak irabazi du ardi txakur lehiaketa

Zarauzko hitza 2019ko urr. 13a, 14:53

Gaur eguerdian, Arraza Libreko Ardi Txakur lehiaketa jokatu da Kortazar zelaian. Sei parte-hartzaile izan dira, eta Pello Segurolaren Argi txakurrak irabazi du, 280 puntu lortuta. Bigarren sailkatu da Joxe Antonio Arrillagaren Txiki txakurra (269 puntu), eta hirugarren izan da Inaxio Irakulisen Beltz txakurra (250 puntu).