Preso katalanen aurkako epaia salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 14a, 11:39

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die bederatzi buruzagi independentistari, eta Gure Eskuk neurriz kanpokotzat jo du epaia. Kataluniari babesa adierazteko asmoz, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Urola Kostan. Zarautzen mobilizazio zaratatsua egingo dute, 19:00etan, udaletxeko plazan.

Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari, sedizioa leporatuta. Behin-behinean espetxean zeudenak dira kartzelara zigortu dituenak: Oriol Junqueras, Raul Romeva, Joaquin Forn, Jordi Turull, Jordi Rull, Dolors Bassa, Carme Forcadell, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart. Beste hiru –Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras– berriz, desobedientziagatik zigortu dituzte, eta beraz ez dira espetxera joango. Preso katalanen aurkako epaia salatzeko, protestara deitu du Gure Eskuk eskualdean.