Ohorezko kortsario izendatuko dute Xabier Alberdi

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 15a, 16:23
Xabier Alberdi historialaria eta Albaolako ikerketa departamenduko zuzendaria. (Onintza Lete Arrieta)

Patatxearen eraikuntza aurkeztuko du Albaola Faktoriak ostiralean, eta ekitaldiaren barruan egingo diote aitortza historialari zarauztarrari.

Albaolak eraikitzen ari den patatxea aurkeztuko du ostiral eguerdi honetan, faktorian bertan. 15 metro luze eta 20 arraunlari eramateko diseinatutako XVIII. mendeko ontzia da, eta Orioko Mutiozabal ontziolak aurkitutako planoetatik ari dira sortzen.

Patatxeak oso azkarrak ziren, eta batez ere berriak emateko erabiltzen ziren. Kortsarioek gustuko ontzi mota zirenez, Donibane Lohitzuneko eta Ziburuko L´Ordre des Corsaires Basques gonbidatu dituzte ekitaldira, eta hauek ohorezko kortsario izendatuko dute Xabier Alderdi Albaolako ikerketa departamenduko zuzendari eta historialari zarauztarra.