Aritzbatalde ingurua ederki astindu dute umeek X.Triatloi Txikian

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 19a, 14:54

Bozgorailuetatik musika alaiak lagunduta, hainbat guraso eta herritarrek ikusi dituzte LH 3eta 6 arteko gaztetxoak triatloi txikia egiten. Zarauztarrak ez ezik, lehian aritu dira getariarrak, aiarrak eta oriotarrak ere.

Hamargarren aldiz antolatu dute Triatloi Txikia Zarautzen. Eskola kirolaren barruan eta Zarauzko Triatloi Elkartearen laguntzarekin, umeek aukera izan dute kirol sorta hori probatzeko.

Zaharrenak hasi dira lehian aurrena: LH 5.eta 6. mailakoak. Ondoren iritsi da 3.eta 4. mailakoen txanda. Neska-mutilek gogotik egin dute igerian, baita bizikleta gainera igo eta lehiaketa korrika amaitu ere.

Bukaeran denentzat egon da indarrak berreskuratzeko jan-edana.

Bideo honetan, ikusi hiru probetako zati bana.