Pagoetak irteera bikoitza antolatu du datozen asteburuetarako

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 22a, 08:30
Ungino gaina.

Pagoeta Mendizale Elkarteak bi mendi irteera antolatu ditu hurrengoi bi asteburuetarako: bata, Salvada mendilerrora, eta bestea, Ebroko zintzurretara.

Igande honetan, urriaren 27an,  Salvada mendilerroan barrena egingo dute ibilaldia. Angulo Gainean hasi eta mendilerroan abiatuta, Ungino gailurreraino joango dira, eta zenbait zatitan bide ezberdinak hartuta itzuliko dira berriro Angulo Gainera.Irteera 07:30ean egingo dute Agoueseneko biribilgunetik. Izena ostirala bitartean eman daiteke Mendizabal kinkil-dendan.

Bigarren irteera, berriz, Ebroko zintzurretara egingo dute azaroaren 1etik 3ra: Dullako ubideak, Huidobroko sakonunea eta Tudanca Soncillora. Bertan parte hartzeko Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan eman behar da izena, urriaren 24an, 20:00etatik 21:00etara. Irteera azaroaren 1ean egingo dute, 05:30ean. Informazioa eta argibide gehiago elkartean bertan jaso ahalko da, edo Pagoetaren webgunean.