Energiaren eraginkortasuna lantzeko saio praktikoa egingo dute

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 23a, 15:56

Etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia "modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe" energia eta dirua aurrezteko gomendioak azalduko dituzten tailerra antolatu dute Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak elkarlanean.

Gipuzkoa Argitu programaren barruan antolatu duten saioa urriaren 28an izango da, astelehena, 18:30ean udaletxeko lehen solairuko bilera gelan. Energia ahalik eta eraginkorren erabiltzeko hainbat gako emango dituzte tailerrean eta, horrez gain, bertaratzen direnei energia-aurrezkiari eta eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida bat ere banatuko diete.

Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek bihar izango dute izena emateko azken eguna. Posta elektroniko bidez eman daiteke izena gema@izadi21.eus helbidera mezua bidalita edo 628 53 22 48 telefono zenbakira deituta (08:00etatik 16:00etara). Jakinarazi dutenez, bost lagunek baino gutxiagok ematen badute izena, tailerra bertan behera geratuko da. Saioaren informazio osagarria eskuragarri dago lotura honetan.