Antzeztutako ibilbide gidatuen 2019ko azken saioa egingo dute azaroaren 2an

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 23a, 16:24
(Zarauzko Udala)

2019ko azken saioa izango da azaroaren 2an ospatuko dutena, eta lekuak mugatuak izango dira. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai.

Zarautz eta Zarauz izeneko antzeztutako ibilbide gidatuak egin dituzte Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek 2019an zehar, eta azaroaren 2an eskainiko dute azkena.11:00etan euskarazko saioa izango da eta 13:00etan gaztelerazkoa. Saioaren abiapuntua Arrosategi parkean izango da eta, plazak mugatuak direnez (25 pertsona saio bakoitzeko), sarrera aurrez erosi beharko da, Turismo Bulegoan, 4 euroan.