Espainiako txapeldunorde izan da Usoa Ostolaza

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 28a, 10:23
Usoa Ostolaza, Helene Alberdi eta Eva Ledesma (Triatlon.org)

Distantzia erdiko Espainiako Txapelketa jokatu zen atzo goizena Eivissan, eta triatleta zarauztarra bigarren sailkatu zen, Helene Alberdi zumaiarraren atzetik.

Helene Alberdi zumaiarrak hasieratik agindu zuen Distantzia erdiko Espainiako Txapelketan. Abantaila handiarekin osatu zuen igeriketako proba, baina Usoa Ostolazak bizikletako partzialik onena egin zuen eta minutu batera murriztu zuen zumaiarrarekiko aldea.

Korrikaldian ez zen aldaketarik izan, eta, azkenean, Alberdi izan zen txapeldun, 4:30:43ko denborarekin, eta Ostolaza bigarren, 4:31:38koarekin. Hirugarren sailkatua Eva Ledesma izan zen, 4:35:29koarekin.