Indarkeria matxistarekin lotutako berriek "desberdintasun-egoera salatu beharko lukete, emakumeen aurkako indarkeria guztiz arbuiatu, eta horrelako indarkeria desagerrarazteko konpromiso etiko eta soziala izan". Hala ere, nabarmendu du udalak oraindik agertzen direla "erasotzailearen erantzukizuna lausotu edo ezkutatzen duten titularrak edo biktima bera erruduntzat jotzen laguntzen dutenak". Horrez gain, gogoratu du sare sozialetan nahiz whatsapp bidez mezu matxistak eta erasoak ageri diren bideoak partekatzen direla.

"Horrelako indarkeria desagerraraztearekin konprometitutako informazioak lagundu egin beharko luke kritika kolektiboa eta soziala bultzatzen eta berdintasunaren aldeko iritziak sortzen".

Hain zuzen, azaroaren 20ko jardunaldian gai horiek eztabaidatu eta aztertuko dituzte.