Zarauzko hainbat eremu urak hartzeko arriskuan egongo dira 2050erako

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 30a, 17:43

Climate Central ikerketa zentroak mapa batean erakutsi du itsasoaren maila igotzen denean, non izan dezaketen uholde arriskua: gaur egun Orion, Zarautzen eta Zumaian jendea bizi den eremuak ageri dira; baita Getariako eta Aiako eremuak ere. 

Klima aldaketaren eraginez 2050erako itsasoaren maila nola igoko den aztertu du Ameriketako Estatu Batuetako Climate Central ikerketa zentroak. Mundu mailako ikerketa da, eta mapa zehatzak egin ditu.

Euskal Herriari dagokionez, oro har, kostalde osoan nabarituko dute eragina itsasoaren maila igotzean, baina toki batzuek uholde arrisku handiagoa dute, haien orografiagatik. Urola Kostan, arrisku handiena Zarautz da arrisku handiena izango duen herria, Oriorekin batera. 

Ikerketa zentroaren arabera, 2050.urtean mundu osoan 300 milioi pertsona bizi diren lekuak egongo dira arriskuan. Bai, behintzat, ez badira neurri handiak hartzen hori ekiditeko.

Orain arteko ikerketek baino egoera okerragoa iragarri du ikerketa honek, eta Urola Kosta ez da salbuespena izango. Mapan ikus daitekeenez, Zarautzen, itsasertzean baino are gehiago, barrurago daude arriskuak. Batetik, biotopoaren eremuan; bestetik, Bizkaia, Araba eta Zuberoa kaleen inguruan (errekak igarotzen dira horietatik); eta azkenik, Asti eremua.