'El sexto sentido' flamenko ikuskizuna eskainiko dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 4a, 17:30

Teatro A2 Compañia taldeak El sexto sentido flamenko ikuskizuna taularatuko du ostiral honetan, 22:00etan, Modelo aretoan. Indarkeria matxista du abiapuntu istorioak, baina protagonistak begiak irekitzearekin batera zentzu guztiak errekuperatuko ditu. Flamenkoa eta antzerkia uztartzen ditu proposamen honek. Sarrerak 8 euro balio du, eta aurrez Sanz Enean eros daiteke.