Trailerra: Asteburuan zineman

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 08:52

Daniel Calparsoro kataluniarraren azken lana izango da ikusgai Modelon larunbatetik astelehenera bitartean.

El silencio de la ciudad blanca filma emango dute Modelo aretoan datozen egunetan. Eva Gartzia Saenzen eleberrian oinarritutako filma da, eta Gasteizen gertatutako istorio bat kontatzen du. Etxeko txikienentzat, berriz, Misión Katmandú filma emango dute.

Larunbatetik astelehenera, ondorengo ordutegian izango dira saioak:

Larunbatean, 16:30ean Misión Katmandú eta 19:30ean eta 22:00etan El silencio de la ciudad blanca.
Igandean, 16:30ean Misión Katmandú eta 19:30ean El silencio de la ciudad blanca.
Astelehenean, 17:00etan eta 20:30ean El silencio de la ciudad blanca.