Trailerra: 'Comandante Arian' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 12:36

Hotz Zarautz elkarteak antolatuta, Kurdistango miliziano baten bizipenak ardatz dituen dokumentala izango da ikusgai Modelon, datorren ostegunean.

Azaroaren 14an, ostegunean, Comandante Arian filma emango dute Modelon, Hotz Zarautz elkartearen eskutik. Alba Sotorra zuzendariak Kurdistango Arian milizianoaren bizipenak jaso ditu ikus-entzunezkoan, eta bertan azaltzen da, besteak beste, nola Arianentzat borroka armatua den modu bakarra gizarte patriarkaletik aldentzeko.