EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako bozak Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 10a, 21:58

5.319 boto eskuratu dituzte jeltzaleek gaur, azaroak 10, egin diren hauteskundeetan. Bigarren indarra EH Bildu izan da 3.544 botorekin, eta hirugarrena, berriz, Podemos, 1.619rekin. Parte hartzea altua izan da Zarautzen: %72,21k eman dute botoa.

Gaur ere EAJ nagusitu da Zarautzen. Apirilaren 28an  bezala, azaroaren 10 honetan ere Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egin dira, eta jada zenbatu dituzte boto guztiak. Hauek dira gaurko emaitzak:

  • EAJ: 5.319
  • EH Bildu: 3.544.
  • Podemos: 1.619
  • PSOE: 1.586
  • PP: 606
  • VOX: 175
  • Ciudadanos: 61
  • PACMA: 55
  • PUM: 11
  • EB: 9
  • Recortes 0: 6
  • ELAK/PCTE: 5

Baliogabeak: 52

Zuriak: 58