Gipuzkoako Fiarek batzarra egingo du larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 13a, 11:01

Gipuzkoko Fiare Banku Etikoaren VIII. Batzarra egingo dute larunbat honetan Iñurritza Jubilatuen Elkartean. Bertan, 2019 urteko lan ildoak aztertu eta 2020rako egitasmoa aurkeztuko dituzte. Era berean, Gipuzkoako Fiarek finantzatu duen proiektu batzuk aurkeztuko dituzte: Biolur eta Hazitik. Hori horrela, aipatu taldeetako kideek beraien esperientzia eta proiektua partekatuko dituzte batzarkideekin.10:00etan hasiko da batzarra, eta amaieran solasaldi bat egingo dute aperitibo batekin lagunduta.