Euskara eta turismoa izango dituzte aztergai bihar

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 20a, 13:57

Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak jardunaldia egingo dute bihar, Orioko Arraunetxen. Bertan, besteak bestea, Zarauzko hainbat lagun ariko dira solasean.

UEMAk eta UEUk antolatu dute topaketa, Orioko Udalaren babesarekin, eta euskarak eta turismoak nola elkar eragiten duten aztertuko dute sektoreko adituek. Gaur arte eman daiteke izena UEUren atarian

Parte hartzaileen artean, turismo jasangarriaz hitz egingo du Inhar Agirrezabal arkitekto zarauztarrak, eta Euskararen presentzia eta sustapena turismoan; ikuspegi ezberdinetatik aztertuta mahai-inguruan Zarauzko turismo teknikari Esther Facchinek.