Herriko zaratari aurre egiteko plana aurkeztuko du udalak

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 20a, 15:25

Azaroaren 26an, asteartearekin, egingo dute bilera irekia udaletxean (Portuetxen) txostenaren berri emateko.

Zarauzko soinu-giroa hobetzeko ekintza plana 2020-2024 aurkeztuko dute datorren asteartean, azaroaren 26an, 18:30ean, Portuetxen (Zigordia kalea 13) egingo den bilera irekian. Udalak urte osoa darama herriko zarata aztertzen eta arazoari aurre egiteko neurriak lantzen, herritarren parte hartzearekin.

Urte hasieran hainbat bilera egin ziren, zarauztarren ekarpenak jasotze aldera. Behin proposamenak entzunda,  udalak plana osatu du, departamendu desberdineko politikarien eta teknikarien laguntzarekin.