Alvah Bessie gidoigilearen historia ardatz, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 22a, 08:30

36ko gerran Nazioarteko Brigadekin borrokatu zuen, eta gaur arratsaldean bere figura aztertuko dute Gela programaren barruan.

Photomuseumen ikusgai dagoen Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren erakusketaren haritik joko du Gela programako aste honetako saioak ere. 36ko gerrak eta frankismoak Hollywoodeko artisten artean eragin nabarmena izan zuen, eta haietako askok propaganda kanpainak antolatu zituzten AEBek esku ez hartze politikaren kontra. Mitinetan hartu zuten parte edo anbulantziak ordaindu zituzten bando errepublikarrarentzat.

Gaurko saioak Alvah Bessie gidoigile newyorktarraren historia izango du ardatz. Hain justu ere, Bessie-k  36ko gerran Nazioarteko Brigadekin borrokatu zuen Espainian. Ohi bezala, saioa doan izango da, eta 18:00etatik aurrera izango da.