Plaieroen bosgarren jardunaldiko emaitzak eta sailkapena

Zarauzko hitza 2019ko aza. 24a, 12:00

Gaurko jardunaldian gizonezkoen taldeak aritu dira nor baino nor, eta emaitza berrien ostean, Indauxek lortu du aurreneko postua. Gaur-gaurkoz, Kirkilla-Eneak jarraitzen dio atzetik, puntu bat gutxiagorekin.

Emaitzak

Senior mutilak

Asergroup 0 - 3 Asti Pinturak

Salegi Taberna 1 - 3 Kirkilla-Enea Jatetxea

Indaux 2 - 0 Pukas Shelter

Treku 2 - 4 Talai Mendi Kanpina

Ulacia Bidaiak 1 - 1 Telesforo Erretegia

Euskalduna Taberna 5 - 3 Kosta Hortz Klinika

Arrano 0 - 2 S.F. Txanela

Erlazionatuak