Caritas elkarteak piztuko ditu Gabonetako argiak

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 26a, 08:00
Iazko Gabonetako argien piztuera. (Hitza)

Larunbat arratsaldean egingo dute ekitaldia, Musika Plazan.

Larunbatean egingo dute Gabonetako argien piztuera ekitaldia, 18:00etan, Musika Plazan. Udalak eta Murkil Zarauzko Merkatarien Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen honek Gabon giroa herriko kaleetan barreiatzea du helburu, eta, urtero bezala, herriko eragile bati ematen dio argiak pizteko ardura. Aurten, Caritas elkarteak izango du ohore hori.

Ohi bezala, Schola Cantorum abesbatzako kideek Gabon abestiekin girotuko dute ekitaldia, eta Hotz-Zarautz elkarteak txokolate beroa banatuko die bertaratzen diren guztiei. Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte argien piztueran parte hartzera eta Gabon giroaz gozatzera.