Toldotxo pintxoaren lehiaketa herrikoia egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 26a, 13:07

Parte hartzaile guztiek jasoko dute oparia, eta nahi duenak eman ahalko du izena, doan.

Azaroan Toldotxo pintxoa prestatzen ikasteko tailerrak eskaini ditu Zurekin Ostalarien Elkarteak. Zikloa biribiltzeko, lehiaketa herrikoia egingo dute larunbatean, 12:00etan, Merkatu plazako lehen solairuan.

Parte hartzaile guztiek jasoko dute oparia eta txapeldunen artean hiru sari banatuko dituzte: lehenengo saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa. Dirua Zarauzko Ostalarien Elkartean gastatu beharko da.

Parte hartzea librea eta doakoa da baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plazak mugatuak direlako. Interesa dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena zurekinostalarienelkartea@gmail.com helbidean, ala ondoko tabernetan (Toldotxo tabernak): Argiñano, Euskalduna, Iruña, Itsaski, Itxas-lur, Salegi eta Txiki-Polit.