'Ezkurra eta basa landare jangarriak' hitzaldia, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 28a, 10:30
Cesar Lema Costasek eskainiko du hitzaldia.

Cesar Lema Costas laborari-biologoak Ezkurra eta basa landare jangarriak. Garai berrietarako elikadura burujaberako baliabideak hitzaldia eskainiko du larunbat eguerdian, Putzuzulo Amets Fabrikan. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta ez da hizketaldi soila izango, dastaketa ere egingo baitute bertaratzen direnek. Saioa gaztelaniaz izango da.