'El milagro de Mondragon' dokumentala emango dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 28a, 15:03

Egileetako bat den Jose Julian Bakedanok egingo du ikus-entzunezkoaren aurkezpena.

Arizmendiarrieta Fundazioaren laguntzarekin,  Photomuseumek Arizmendiarrieta. El milagro de Mondragon dokumentala eskainiko du ostiral honetan, Gela programaren barruan. Gaizka Urresti eta Jose Julian Bakedano zinegileek ondutako lana da, eta ekitaldian Bakedano bera ariko da aurkezpen lanetan. 

Ikusgai izango dena Arizmendiarrieta, el hombre cooperativoren bertsio murriztua da. Dokumental hori Arizmendiarrieta Fundazioak sustatu du eta bertan José Mª Arizmendiarrieta jaunaren (Markina-Xemein 1915 - Arrasate 1976) bizitza eta lana kontatzen da, 40ko hamarkadatik hil arte; gaur egungo Mondragon taldearen esperientzia kooperatiboa bultzatu zuen apaizaren berri ematen du, alegia.

Ohi bezala, emanaldia 18:00etan izango da, doako sarrerarekin.