Xabi San Sebastian izango da 'Go!azen'-eko kudeatzailea

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 29a, 10:47

Joan den astean hasi zen Go!azen telesailaren denboraldi berria, eta gaur gauean bigarren atala emango dute. Bertan, Basakabiko kudeatzaile berria ezagutuko dute ikusleek: Telmo Malasetxeberria xelebrea. Pertsonaia hori Xabi San Sebastian aktore zarauztarrak antzeztuko du.