EH Bilduk Bilboko manifestaziorako autobusak antolatu ditu

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 30a, 09:00
Iaz Bilbon egindako manifestazioa. (Argazkia: Ecuador Etxea)

Abenduaren 6an manifestazioa egingo du EH Bilduk Bilbon, euskal errepublika aldarrikatzeko. Ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdean.

EH Bilduk deituta, manifestazioa egingo dute datorren ostiralean, abenduak 6, 12:00etan hasita, Bilbon. Espainiako Konstituzioa onartu zen egunaren urteurrenean, euskal errepublikaren aldeko aldarrikapena kalera aterako dute, Bilbo zeharkatuz. Bihotz Sakratutik abiatuko da martxa. EH Bilduren nahia da “demokrazian, eskubide zibil eta politikoen defentsan, pentsio duinetan eta gizarte feminista baten eraikuntzan” aurrera egitea, eta, horregatik, Aurrera egiteko, euskal errepublika izango da leloa.

Zarautzen ere autobusa antolatu dute hara joateko. Interesatuek Arrano eta Eguzki tabernetan eman behar dute izena.