Bihar zabalduko dute Narrosko jaiotza

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 4a, 08:00
Narrosko jaiotza. (Hitza)

Gabonetako Jaiotza bihar irekiko dute, ostegunarekin, Narros jauregian. Estreinako egunean 18:00etatik 21:00etara ikusteko aukera izango da.

Ondoren, urtarrilaren 6a bitartean bisitatzeko aukera izango dute herritarrek eta herrira etortzen direnek, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Bestalde, ohi bezala, abenduaren 24an Schola Cantorum abesbatzak kontzertua eskainiko du jaiotzan bertan, 18:30ean.