Vista Alegreko espaloiak konpontzeari ekin dio udalak

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 9a, 09:33

Obrak Probisa enpresak egingo ditu, eta udalak 40.000 euroko bideratuko ditu zeregin horietara.

Vista Alegre auzoko espaloiak "oso egoera kaskarrean" zeudela ikusirik, Zarauzko Udala konponketa lanekin hasi da. Obra Txikiak eta Zerbitzu zinegotzi Iban San Martinek adierazi du helburua dela espaloiak lauak uztea, koskarik gabe: "Azken hilabeteetan, euria egiten zuen egunetan espaloiak labainkor zeuden eta auzotarrek erorketa bat jasateko arriskua zuten”.

Faseka egingo dute obra, aurten hasi eta datorren urtean bukatu. Hasierako fasean, hain justu ere, espaloietako baldosak kentzen hasi dira eta asfalto gorria botako dute, "Txakolin plazan jarri genuen bera,” azaldu du San Martinek. Udalak 40.000 euro (BEZa barne) inbertsioa egingo du Vista Alegreko espaloiak hobetzeko obra honetan, eta lanak Probisa enpresari esleitu dizkio.