Larunbatean izango da AbEnduaK San Tomas

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 9a, 10:20
AbEnduaK Santo Tomas izango da. (Hitza)

Sakabanaketaren gastuei aurre egiteko talde batek hartuko du talo postua. Bestalde, mintzodromoa, txistor lehiaketa, ipuin kontalaria, kantu-jira eta Moebius taldearen kontzertua izango dira.

Santomasei astebete aurreratuz, AEK-k larunbat honetan ospatuko du AbEnduaK San Tomas. Dagoeneko esleitu dute talo-postuaren kudeaketa, gainera: sakabanaketaren gastuei aurre egiteko talde batek hartu du. Beraiena izan da deialdian izena eman duen talde bakarra. Beraz, beraien esku izango da taloen prestaketa.

Bestalde, egitarau ederra osatu du egunerako, goiz bete ekintza, Lege Zaharren enparantzan izango dena. 10:30ean Mintzodromoa izango da: jardun irekia izango da, eta parte hartu nahi dutenak karpara agertu beharko dute aipatu ordurako.12:00etan, berriz, Leire Zinkunegi ipuin-kontalaria ariko da.13:00etatik aurrera, Moebius musika taldearen emanaldia eta kantu-jira izango dira.

Ohiturari jarraiki, aurten ere Txistor Lehiaketa egingo dute. Eguerdia aldera, Getaria, Zarautz eta Orio inguruko harategietako txistorrak  dastatu eta epaituko dituzte antolatzaileek, eta aurtengo irabazlea erabaki. Iaz, Iosu Cendoya harategiak irabazi zuen.