Orokietako Sormen geLaba inauguratu dute

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 10a, 14:14

Orokieta Herri Eskolak EAEn aitzindaria den Sormen geLaba inauguratuko du gaur eguerdian. Eskolako eremu berri honek European Schoolnet-eko Etorkizuneko Gelan du oinarria, eta  HP Hezkuntza (Reinvent The Classroom proiektua), Centros Digitales eta EA Groupekin lankidetzan eraiki da.

GeLab honen helburua da ikasleak haien ikaste prozesuaren erdigunean jartzea, eta XXI. mendean modu arrakastatsuan bizitzeko behar diren hainbat konpetentzia garatzeko aukera izatea.

Ekitaldian hartu dute parte Orokietako zuzendari Arrate Ugaldek, Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkari Gema Gonzalez Txabarrik eta proiektua ontzen aritu diren hainbat enpresek. Era berean, eskolako eremu berri hau hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dute aipatu enpresek, baita Orokietako ikasleek ere.