Beharra duten familientzat jostailu berriak bilduko ditu Gurutze Gorriak

Zarauzko hitza 2019ko abe. 11a, 19:33

Ostiralean, hilaren 20an eta 27an, 18:00etatik 20:00etara, egingo dute jostailu bilketa, Gurutze Gorriaren postuan.

Zarauzko Gurutze Gorriak jostailu bilketa egingo du, beharra duten herriko familiei laguntzeko. Erakundeko arduradunek azaldu dute, 8 familia daudela laguntza beharrean, eta urtebeteko 3 haur, 3 urteko haur bat, 4 urteko 2 haur, 6 urteko haur bat, 7 urteko beste bat, 8 urteko 2 haur, 9 urteko 2 haur, eta 11 urteko beste bat dituztela. "Haur horiek ere jostailuak merezi dituztela uste dugu", eta eurentzat jostailu berriak jasoko dituzte, ostiralean, hilaren 20an eta 27an, 18:00etatik 20:00etara, Gurutze Gorriaren postuan.