Zozketa: Julia Leonek disko-liburua aukeztuko du zuzenean

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 16a, 17:51

Julia Leonek Que soy del aire diskoa eta olerki liburua argitaratu berri ditu, eta Modelo aretoan eskainiko duen zuzeneko emanaldian aurkeztuko ditu ostegun honetan, 20:30ean hasita, Iñaki Agirre gitarrista bidaide duela. Kontzertuko sarrerak 12 euro balio ditu. Zarauzko HITZAk sarrera bikoitz bat zozkatuko du atariko irakurleen artean, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren eskutik.