Larunbatean abiatuko dute Haurren Gabonetako Hamabostaldia

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 17a, 18:32
Gabonetako Haur Parkea Aritzbatalden. (Aritz Mutiozabal)

Haur Kultur Taldeak eta Gazteria Departamentuak antolatuta, Haurren Gabonetako XXXVII. Hamabostaldia izango da abenduaren 21etik urtarrilaren 3a bitartean. Urtero bezala, herriko gaztetxoek izango dute zer gozatua Gabonetako oporretan.

EGITARAUA
Abenduak 21, larunbata
- 17:30. Haur jolasak eta haurrentzako txistor jana, Musika palzan; eguraldi kaskarra egingo balu, Gaztelekuan.

Abenduak 26, osteguna
- Ur jolasak doan, Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan. 10:00etan, LH6koak; 12:00etan, LH5ekoak; 16:00etan, LH4koak; eta 18:00etan, LH3koak.

Abenduak 26, osteguna
- 16:30-19:00. Haur parkea dibertsitate funtzionala duten haurrentzat, Aritzbatalde kiroldegian.

Abenduak 27 eta 28, ostirala eta larunbata
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Gabonetako Haur Parkea doan, Aritzbatalde kiroldegian.

Abenduak 30, astelehena
- 16:00etan eta 18:30ean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Bizi dantza emanaldiak. Sarrerak 7 euroan salgai Andatza kafetegian eta Santa Marinako Koxkor okindegian.

Urtarrilak 2 eta 3, osteguna eta ostirala
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:00. Txu-txu trena kalez kale, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.