Bihar arratsaldean emango dituzte Ramon Serras Lehiaketako sariak

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 19a, 08:30

IV. Ramon Serras Argazki Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar, 18:30etik aurrera, Euskalduna tabernan. Zarauzko Argazkizale Elkarteak jakitera eman duenez, 44 argazkilarik hartu du aurten parte –horietatik 13 dira zarauztarrak– eta guztira 148 obra aurkeztu dituzte.