Jaiotza onenak eta originalenak saritu dituzte Zarautzen

Zarauzko hitza 2019ko abe. 23a, 08:33

Gabonetako jaiotzen XXXI. lehiaketa antolatu du Artezaleak elkarteak, Zarauzko Udalaren babesean. Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketa honetara hamabi lan aurkeztu dituzte, eta atzo iluntzean eman zituzten sariak. 

Ebro etxean egin zen sari banaketa ekitaldia. Bertan egon dira ikusgai lehiaketara aurkeztutako lanak. Aurreko urteekin alderatuta lan gutxiago aurkeztu direla azaldu zuten antolatzaileek. Hala ere, aurkeztutako jaiotzen mailarekin ez zuten erraza izan sariak ematea. 

Originaltasunaren saria Dare Elustondok, Angie Olabek eta Erika Agirrek irabazi dute. Opari sorta jaso zuten sari bezala.

Haur saria (175 euroko txartela Albizu pintura dendan arte eta plastika materiala erosteko) Amaia Perezek, Lukas Prietok, Hannan Kanachek, Marina Saizabalek, Noa Cedronek, Laida de la Torrek, Elene Rangilek eta Aitor Perezek irabazi dute. 

Gazte Saria, aldiz, (200 euroko txartela Garoa liburu dendan erosteko) Katixa Aldaiak eta Ganix Aldaiak irabazi dute.