Irudietan: Ilara luzea egin da aurten ere Bizarzuriri gutuna emateko

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 4a, 17:45

Karroza dotorean iritsi da Bizarzuri Lege Zaharren enparantzara. Etxeko txikienak etxeko lanak txukun eginda joan dira, eta Errege Magoei idatzitako eskutitzak Bizarzuriren postontzian sartu dituzte. Bizarzuriren laguntzaileak ere bertan izan dira, hari bere zereginetan laguntzen eta haurrei gozokiak banatzen.