Mari Luz Osa omenduko dute Sagardo Egunean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 9a, 19:25
Martin ArgiƱano Zurekin elkarteko lehendakaria eta Euromarreko arduradun Mari Luz Osa. (Onintza Lete Arrieta)

Hilaren 26an ospatuko da Sagardo Eguna Lege Zaharren enparantzan, 12:00etatik aurrera, eta, aurten, Euromar kafetegiko Mari Luz Osa Etxaniz omenduko dute. Ohi bezala, sagardo dastaketa eta idi-txuleta pintxoak izango dira, baita haurrentzako tailerrak, zukua eta muztioa ere. Bestalde, ToldoTxotx eskaintza –Toldotxo pintxoa eta sagardoa, 4 euroan– egongo da Zurekin elkarteko bost tabernetan.