Bideoa: 'Emakume argitsuak' film laburra

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 11a, 13:03

Hamazazpi minutu irauten dituen lan horretan Indiako emakume batzuk dira protagonista, eta beraiek kontatzen dute energia garbiz sortutako argia euren herrietara nola eramaten duten. Jabetze prozesu baten kontaketa ere bada. Zarauzko Udalaren laguntza izan du filmak.

Calcuta Ondoan gobernuz kanpoko erakundeak Emakume Argitsuak film laburra ekoiztu du. Hamazazpi minutu irauten dituen filmak Indiako emakume batzuen lana eta esperientzia kontatzen ditu, energia garbiz sortutako argia beren herrietara eramateko prozesua ardatz hartuta.

Erakundearen arabera, filmak sakonagoko gaia ere jorratzen du, eta "genero rolak hautsiz, euren herrixketatik atera eta euren buruei, familiei eta komunitateei erakusten diete Indiako jendarteak pentsatzen zuena baino gaitasun gehiago dituztela emakumeek ".

Filma egin ahal izateko hainbat erakunde publikok lagundu dute, tartean Zarauzko Udalak.