Haize-Orratz gaztelekuak urtarrileko programazioa gogorarazi du

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 11a, 17:20

Hamabi eta hemezortzi urte bitartekoek arratsaldero parte har dezakete Gaztelekuko ekintzetan asteartetik igandera. Hainbat joko, tailer eta sukaldaritza saio egiten dituzte gaztetxoek begiraleekin.

Haize-Orratz gaztelekuak gogorarazi du urtarrileko programazioa. Asteartetik igandera zabaltzen dizkie ateak hamabi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei, aste tartean 16:30etik 20:15era, eta asteburuetan 17:00etatik 20:15era.

Behean ikus daiteke urtarrileko programazioa, eta zalantzaren bat duenak edo informazio gehiago nahi duenak ondorengo telefono zenbakira whatsapp-a bidal dezake: 620 54 66 84.